• Hiztegia._Lurraren_formak,_erliebea.ariketa

          • 2013-04-12 (BERRIA)

            Googleren Street View zerbitzua mendi garaienetara iritsi da. Everst, Aconcagua, Elbrus eta Kilimanjaro mendien 360 graduko ikuspegi panoramikoak gehitu dituzte. Googlek Everesten, Elbrusen, Kilimanjaroren eta Aconcaguaren 360 graduko ikuspegi panoramikoak gehitu ditu Street View sistemara. Aukera berri horrekin ez da beharrezkoa izango munduko gailurrik garaienak dauden lekuetara joatea horien ikuspegiaz gozatzeko; ordenagailu aurrean jarri, eta Google bilatzaileko mapen sistemak duen Street View zerbitzua martxan jartzearekin nahikoa izango da.Dan Fredinburg alpinista arduratu zen Europako, Amerikako, Asiako eta Afrikako mendi garaienetara joan eta beharrezkoaak ziren irudiak hartzeaz. Inguruneak ekipo handi bat eramateko jartzen zituen arazoak ikusita, kamera arrunt batekin hartu zituen, eta, gero, laborategian tratatu zituzten.

        • Mikel Hurtado, arrantzalea, Urola errekari buruz (GOIERRIKO HITZA, 2014-07-31)
        • Errobitik begira. Ezterenzubitik Baionara, Errobi errekak hunkitzen dituen eragileak bildu dira hitzarmen baten izenpetzeko; uraren kalitatea hobetzeko egitasmo andana bat abian jartzekoak dituzte (BERRIA, 2015-11-26, 38-39. or.)
        • http://blogak.goiena.eus/faroa/2015/01/20/bizkaiko-itsasoa-espaziotik-ikusia/
        • Logorama (Hainbat, 2009). Laburmetraia. Logorama, 16 minutuko animazio-film labur zoragarria dugu, François Alaux, Hervé de Crecy eta Ludovic Houplain artista frantziarrek egina eta Autour de Minuit-ek ekoiztuta. Filmean hainbat enpresa ezagunen 2.500 logoz eta maskotez beteriko Los Angeles batean gertatutako hainbat gertakizun kontatzen dira. Estatu Batuetako eta, orohar, gizarte garaikideko kontsumo-gizartearen bertsio ironiatsua dugu logotipoak eta ikusentzunezkoak erabiliz. Bertan hamaika marka hezurmamitzen dira euren ezaugarrien onena edo txarrena agerian uzteko. Film labur honek Kodak Saria eskuratu zuen 2009. urtean Cannes-eko Zinemaldian eta animazio-film labur onenaren Oskarra 2010 urteko edizioan. Esan beharrik ezdago merkataritza-enpresen logotipoak leku guztietan azaltzen zaizkigula eguneroko bizitzan. Horixe erakusten du Logorama laburmetraiak baina oso modu kritikoan Hollywoodeko film klasikoen egitura erabilita karikatura gisa. H5 taldekoek adierazi bezala, Logorama-k merkataritza-marketan eta kontsumoan oinarritutako eta eraikitako mundu bat erakusten digu. Logotipoez jositako oihan horrek oso mundu kezkagarria erakusten digu eta, egia esan, are kezkagarriagoa bizi garen egoeratik oso urrutik ez dagoen aldetik, grafikoak lagun (edo etsai) dugula edonon gaudela ere. Film honek egiten digun proposamenaren arabera, natura da plastikozko mundu horri aurre egiteko gertu dagoen bakarra eta, hortaz, hondamendi fantastiko eta absurdu baten bitartez (lurrikara eta petrolio-tsunamia barne) unibertso hori guztia suntsituko du. Azken buruan, sormenak arrazionaltasuna menderatuko du, eta natura eta gizakion fantasia kontsumismoaren gainean nagusituko.